This website does readability filtering of other pages. All styles, scripts, forms and ads are stripped. If you want your website excluded or have other feedback, use this form.

Creative Commons — Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Moldatu gabea — CC BY-SA 3.0

Joan edukira

Orri hau hizkuntza hauetan dago ikusgai: Creative Commons

Creative Commons lizentzia-laburpena

Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Moldatu gabea (CC BY-SA 3.0)

Hau lizentziaren laburpen bat da (ez du hori ordezkatzen), gizakientzat irakurgarria. Erantzukizun deskargua.

Honakoak egin ditzakezu:

  • Partekatu — partekatu, kopiatu eta birbanatu edozein bitarteko edo formatutan
  • Moldatu — nahasi, eraldatu eta horretan oinarrituz sortu
  • edozein xedetarako, baita merkataritza-xedeetarako ere.
  • Lizentzia-emaileak ezin ditu askatasun horiek atzera bota, lizentziako baldintzak betetzen dituzun bitartean.

Honako baldintzen arabera:

  • AitortuAitortza egokia egin behar duzu, lizentziaren esteka eman behar duzu eta aldaketak egin diren adierazi behar duzu. Zentzuzko edozein modutan egin dezakezu hori, baina ez duzu aditzera eman behar lizentzia-emaileak zu edo zure erabilera onesten duenik.

    Aitortu lan hau:

  • PartekatuBerdin — Materiala nahasten, eraldatzen eta horretan oinarrituz sortzen baduzu, jatorrizkoaren lizentzia berarekin banatu beharko dituzu zure ekarpenak.

  • Ez dago murrizketa gehigarririk — Ezin duzu lege-baldintzarik edo neurri teknologikorik aplikatu, baldin eta lizentziak baimentzen duen zerbait legez murrizten badiete gainerakoei.

Oharrak:

Ikasi gehiago CC lizentzien inguruan, edo erabili lizentzia zure materialerako.

Orri hau hizkuntza hauetan dago ikusgai:
Bahasa Indonesia Bahasa Malaysia Castellano (España) Català Dansk Deutsch English Español Esperanto Euskara français Galego hrvatski Italiano Latviski Lietuvių Magyar Nederlands norsk polski Português Português (BR) română Slovenščina srpski (latinica) suomeksi svenska Türkçe Íslenska čeština Ελληνικά Беларуская русский українська العربية پارسی বাংলা 中文 日本語 華語 (台灣) 한국어

Eduki hau doan eskuratu daiteke Creative Commonsen lege-baldintza sinpleen arabera, dohaintzetatik bizi den irabazi-asmorik gabeko erakundea baita. Edukia gustatzen bazaizu, eta guztiontzako doakoa izatea gogoko baduzu, gure lana babesteko dirua eman diezagukezu.

Partekatzen duzunean, guztiok irabazten dugu.

Erantzukizun deskargua

Laburpen honek benetako lizentziaren ezaugarri nagusi eta baldintza batzuk soilik nabarmentzen ditu. Ez da lizentzia bat eta ez du balio legalik. Benetako lizentziaren baldintza guztiak arretaz berrikusi beharko zenituzke lizentziadun materiala erabili aurretik.

Creative Commons ez da abokatu-bulego bat, eta ez du lege-zerbitzurik ematen. Laburpen hau edo laburtzen den lizentzia banatzen, erakusten edo horren esteka erabiltzen denean, ez da abokatu-bezero harremanik edo bestelakorik sortzen.

Zer esan nahi du "Aitortu lan hau"?

Aurretik bisitatu duzun orriak lizentzia-metadatu txertatuak zituen, eta horien artean zegoen egileak, hori berrerabiltzean, aitorpena nola jaso nahi zuen. Hemengo HTML kodea erabili dezakezu lana aipatzeko. Hala egitekotan, metadatuak jasoko dira zure orrian, besteek ere jatorrizko lana aurkitu ahal izateko.

Bitartekaritza-erregelamendu aplikagarriak lanarekin argitaratutako egile-eskubideen oharrean adieraziko dira, edo, halakorik ez badago, bitartekaritzarako eskaeran. Lanari atxikitako egile-eskubideen ohar batean beste nolabait adierazten ez bada, Nazioarteko Merkataritza Zuzenbiderako Nazio Batuen Komisioaren Arbitraje Arauak aplikatuko zaizkio edozein arbitrajeri.

Informazio gehiago.

Egilearen izena eta aitortutako alderdiena, egile-eskubideen ohar bat, lizentzia-ohar bat, erantzukizun deskargu ohar bat, eta materialaren esteka eman behar dituzu, horiek eman bazaizkizu. 4.0 Bertsioaren aurreko CC lizentziek materialaren izenburua ere emateko eskatzen dute, hori eman bazaizu, eta beste desberdintasun txiki batzuk izan ahalko dituzte.

Informazio gehiago.

4.0 Bertsioan, materiala aldatu duzun adierazi behar duzu, eta aurreko aldaketen ohar bat atxiki behar duzu. 3.0 eta aurreko lizentzien bertsioetan, lan eratorri bat sortzean soilik adierazi behar duzu aldaketak egin dituzula.

Markatzeko gida.

Informazio gehiago.

Aukera duzu ere zerrenda honetako lizentzia bateragarri bat erabiltzeko: [creativecommons.org]

Informazio gehiago.

Merkataritza-erabilerak helburu nagusitzat du merkataritza-onura edo diru-ordaina lortzea.

Informazio gehiago.

Formatua soilik aldatzen denean, ez da lan eratorririk sortzen.

Informazio gehiago.

Lizentziak teknologia-neurri eraginkorrak aplikatzea debekatzen du, egile-eskubideen WIPO Itunaren 11. artikuluaren arabera definituta.

Informazio gehiago.

Salbuespen eta mugen mende dauden erabiltzaile-eskubideak, bidezko erabilera eta fair dealing-a kasu, ez daude CC lizentzien eraginaren menpe.

Informazio gehiago.

Beharbada, baimen gehigarriak lortu beharko dituzu, materiala zuk nahi duzun moduan erabili aurretik.

Informazio gehiago.